martes, 27 de marzo de 2012

HELBURUAK

ZER EGIN dezakegun pentsatzen aritu gara lehengo klasean. Ideia ezberdinak Peiok arbelan idatzi ditu, gero taldeka lantzeko intentzioarekin:

  1. Garbiketari dagokionez:
    • Zakarrontziak jarri.
    • Paparazziak: batek zakarra lurrera bota duela antzezten du eta ondoren paparazziak izango balira bezala, beste batzuk mozorrotuta argazkiak ateratzen hasten dira. Gaizki dagoela gogoratuko du jendeak horrela.
    • Zuhaitzari lotuta: aurrekoaren antzera, baina gutariko bat zuhaitzari lotuta jarriko genuke.
  2. Erabilera berriak sustatu:
    • Mahaiak lana egiteko jarri.
    • Pick-nick bat egin.
  3. Pertzepzioa:
    • Zuhaitzak landatu.

Baina lehenago elkarrizketetako ONDORIOAK idatzi behar dira:

  1. Erosotasunari dagokionez:
    • Bankuak falta dira.
    • Argitasuna falta da.
    • Zakarrontziak falta dira.
    • Eskailerak konfliktiboak dira (batzuk muga bezala ikusten dituzte, ikasle gehienek eserleku bezala erabiltzen dituzten bitartean).
    • Itzala falta da.
  2. Erabilerei dagokionez:
    • Urtaroek erabilerak baldintzatzen dituzte.
    • Erabiltzaileak ikasleak dira bakarrik.
    • Belarra ez da erabiltzen.
  3. Pertzepzioari dagokionez:
    • Txakurrak pasiatzeko erabiltzen dute bizilagunek plaza hau.
    • Landaretza falta da.
    • Pribatasuna falta da.
    • Adreilu gorriaren protagonismoa oso handia da.
    • Jabetasun espiritu falta dago.

Horrela, bete beharreko HELBURUAK zehaztu ditzakegu:

  • Erabiltzaile nagusia IKASLEA da. (NORK)
  • Eguraldi ona dagoenean eta egun argiz erabiltzea da zentzuduna. (NOIZ)
  • Korridorea (errepide inguruko aldea) eta berdegunea indartu behar dira. (NON)
  • Banku / zakarrontzi / landaretza / itzal / pribatasun gehiago behar dira (NOLA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.