jueves, 29 de marzo de 2012

Interbentzio urbanoak


Oñati plazan egin daitezkeen interbentzioetan pentsatuz gauza batzuk aurkitu ditut.

1- Meeting Bowls izeneko tramankuloak: borobilean ipinitako eserlekuak dira, hainbat pertsona sartzen dira bertan eta jendea elkar ezagutzeko pentsatuak daude. New Yorken adibidez hilabete batez egon ziren jarrita. Klasean komentatu zenaren harian, jendeak aurrez aurre hitz egiteko aukera dauka bertan, borobilean esertzen baita. Antzeko tramankulo bat ipinita Oñati plazan, hau baino askoz sinpleagoa izan zitekeena, jendea elkartu egingo zen hitz egitera, taperrak jatera, eguzkia hartzera, etab.



2- Santiago Cirugeda-ren Recetas Urbanas web orrian, abandonaturiko partzeletan egindako interbentzioak ageri dira. Hauetako batzuk obretan seinalizazioa egiteko erabiltzen diren elementuak erabili dira altzariak, jolasak, etab lortzeko. Elementu hauetako batzuk edo antzekoak lortuko bagenitu probatu ahal izango genuke, plazan ipini eta ikusi nola erabiltzen dituen jendeak.

http://www.recetasurbanas.net/index.php?idioma=ESP&REF=1&ID=0008




 Cedric-Bernadotte artistaren obrek ere ideia bat eman ahal digute altzari urbanoak lortzeko kaleko elementuez eta plastikoaz baliatuz. Zuhaitzak eta farolak ere erabiltzen ditu plastikozko "paretak" egiteko. Gure plazan ere zuhaitzetan baliatu gintezke horrelako altzari efimeroak egiteko.


http://culturadeco.com/2010/11/08/mobiliario-urbano-con-plastico/






4- Beste interbentzio mota batzuk, plazan egin eta jendearen erreakzioa zein den ikusteko interesgarriak liratekenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.