viernes, 16 de marzo de 2012

Interbentzio motak

Klasean, espazio publikoan egin daitezken interbentzio ezberdinak azaldu ditugu, inpaktu maila kontutan harturik:
A. BirmoldaketaEspazioa egoera berri batera aldatu edo berritzea da.
Inpaktu handiko interbentzioa izan daiteke, aurrekontu handiarekin eta jabeak aginduta.
B. Aldi baterako eraldaketa
Momentu batean zerbait egingo denerako espazioaren eraldaketa da.
Jaialdi baterako, emanaldi baterako, data jakin baterako izan daiteke.
Aurrekoaren antzerakoa izango litzateke baina denbora mugatu baterako.
C. Gauza baterako interbentzioa
Momentu batean zerbait gertatzen den gauza da. Elementu bat ezarri, zerbait egin, zerbait prestatu.
D. Gertakizuna
Pertsona batek edo talde batek momentu batean zerbait egitea.

Hitzegin dugun arabera, lehengo biak ezin ditugu egin, jabeak ez duelako ezer eskatu eta aurrekontu eta bitartekorik ez dugulako.
Gertakizuna egin dezakegu, baina agian, espazioa denbora baterako aldatzea interesgarriago suertatu daiteke guretzat.

Espazio publikoetan denbora batean gerta daitezken adibide batzuk aipatu ditugu:
1. "Liburuen hozkailua"
Espazio publikoan hozkailu bat ezartzen da liburuekin. Jendeak ezagutzen duenean, bertan irakurri edo liburu bat eraman dezake beste bat uztearen truke.
Horrela, espazio hortan ohitura bat zabaltzen da eta espazio hori "zaintzearen" ideia ematen da.
2. Kromo aldaketa
Momentu jakin batean (larunbata goizetan adibidez) jende multzo bat bildu daiteke gauza bat egiteko. Kromoak aldatzea, adibidez.
Merkatuak ere horrela jaio zirela pentsa daiteke.

Ideia hauek gehiago landu behar dira, baina agian ulertu dena, gure ahalmena zein izan daiteken da. Hortaz gain, egiten denarekin, espazio hori era berri batean erabili eta ulertzeko helburua lortu nahi da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.